Hik Lan Eta Nik Jai Songtext - Tapia eta Leturia

Hik Lan Eta Nik Jai - Tapia eta Leturia

Bazekiat lanean
Jolasten ere bai
Ez dakidan gauzarik
Ez diat egin nahi
Hi ere izango haiz
Zerbaiterako gai
Egingo al diagu
Hik lan eta nik jai

Buruan haizea ta
Irria hortzean
Odola dantzatzen zait
Soinua jotzean
Ez bilatu negarrik
Nire bihotzean
Nahikoa egin nian
Mundura sortzean

Ai, ai ai
Ai, ai ai
Hik lan eta nik jai
Ai, ai ai
Ai, ai ai
Hik lan eta nik jai

Maitatzea jolasa
Izan baliteke
Txikitatik izan dut
Jolastea maite
Hain ona ta erreza
Pena litzateke
Mundutik joatea
Nahiko egiteke

Ai, ai ai
Ai, ai ai
Hik lan eta nik jai
Ai, ai ai
Ai, ai ai
Hik lan eta nik jai

Ongi dibertitzeko
Mutil eta neska
Aski dira bi esku
Eta hiru pezta
Astegunez jai eta
Jaiegunez festa
Jolasa bezalako
Zorionik ezta

Bazekiat lanean
Jolasten ere bai
Ez dakidan gauzarik
Ez diat egin nahi
Hi ere izango haiz
Zerbaiterako gai
Egingo al diagu
Hik lan eta nik jai

Ai, ai ai
Ai, ai ai
Hik lan eta nik jai
Ai, ai ai
Ai, ai ai
Hik lan eta nik jai
Hik lan eta nik jai
Hik lan eta nik jai


Video: Hik Lan Eta Nik Jai von Tapia eta Leturia

Teilen

Zeige deinen Freunden, dass dir Hik Lan Eta Nik Jai von Tapia eta Leturia gefällt:

Kommentare