Arbasoen Mendekua (live)
Quelle: Spotify
Gaur amets egin dut
gure arbasoekin
beraiekin mintzatu gara,
hilerri batetara
eraman gaituzte
lambro eta hilargi betea.
Hitzegin digute
beraien garaiaz,
nola borrokatzen zuten
etsaiaren aurka,
irrintzi ohiuak
sardeak eskuan,
berriz altxako dira
mendekua egongo
mendekua egongo da.
Beraien hilobitik
nahi lukete irten
ixilik laino artean,
gure ondora itzuli
mamuak ohi duten
jakinduriz hornituta.
Tristuraz beteta
bizi ohi zirela
nortasuna galtzen
ari ginela ikusita,
guk esan diegu
etsiko ez dugula
beraiekin batera
mendekua egongo
mendekua egongo da.
Bukaera gabeko arazoa
mendirik mende.
Hil zirenak ere
jadanik aspertu dira.
Mendi gailurrera igotzean
sentimenduek
oroitzen didate
lur zati hau
norena dan
Zeige deinen Freunden, dass dir Arbasoen Mendekua (live) von Su Ta Gar gefällt:
Kommentare