Martín Larralde Songtext - Ruper Ordorika

Martín Larralde - Ruper Ordorika

Hau da Martin Larralde
Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak,
Jendarme auto bat bidean
Bildots artean, pasatzen

Etxe elizetan otoitzak, betiko otoitzak
neguko kearen antzera
leun igotzen

Martin Larralde ez da sekula itzuli baina itzuli balitz
(arantzak barrurantza itzuliak dituen sagarroiak lez)
itzuli izan balitz zer?
gaur igandea da

Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak
Jendarme auto bat bidean
Bayonne 17, panopetik
Jendia familia erretratuetan bezala
Larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz doa mezetara
Inork ere ez du dena ohitura
dena errua
dena barkamena
Oroimenaren korapiloa deslotzen
Inork ez du dena ohitura
dena errua
dena barkamena
Koblakaririk behar

Martin Larralde honelako egun batez hil zen
galeretan
Begiak zabalik etzanda
Zerua itsaso zikin bat da
Zerua itsaso zikin bat dela esanez
Agian zerua itsaso zikin bat dela esanez


Video: Martín Larralde von Ruper Ordorika

Teilen

Zeige deinen Freunden, dass dir Martín Larralde von Ruper Ordorika gefällt:

Kommentare