Antzinako Bihotz Songtext - Mikel Laboa

Antzinako Bihotz - Mikel Laboa

Bihotz, buztinezko Bihotz
Etxe ttiki bat zara
Ahula, hauskorra, lau gelatako;

Lau, lau gelatan Bihotz
Zenbat mamu dauzkazun
Nola ikaratzen zaren, gauean;

Gau, gau batzutan Bihotz
Hautsi egiten zara
Lurrera jausi eltzetxo baten gisan;

Bihotz, jausitako Bihotz
Ari zara intzirika
Kexu zara, negar zara, oi Bihotz;

Zer, zer diozu Bihotz
Ez zaitut konprenitzen
Zure hitza arrotza zait, bitxia;

Zeit, Einsamen Helian
Abens grauen flammendes
(Denbora, Helian bakartia
Iluntzea, grisa, lamatan)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;

Der Tod ist ein Meister
Und du, zur Linken, du
(Heriotza maisu bat da
Eta zu, siniestroa zu)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;

Der, des menschen Sinn
Von zweifeln voll
(Gizonen patua
Dudaz betea)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;

Bihotz, antzinako Bihotz
Ez al zara zaharregi
Eta ilun, eta itsu, barregarri;

Ilun, ez da dena ilun
Begirazazu leihotik
Ikustazu baso hori,berdatzen;

Berde,zein berde dauden
Basoko garo zuhaitzak
Zein ixil eta lasai, arratsean;

Arrats, arrats hontan Baso
Hartzazu ene Bihotza
Buztinetik sortua da, zu bezala


Video: Antzinako Bihotz von Mikel Laboa

Teilen

Zeige deinen Freunden, dass dir Antzinako Bihotz von Mikel Laboa gefällt:

Kommentare