Orreaga
Quelle: Spotify
Zuhaitzetan den ederrena da
oihan beltzian pagoa...
Orreagako mendi gainetan
badabil euskal-gogoa:
Galernen eta gerlen artetik
mendetan barna xut doa,
pagadoietan ixilik kontuz
Europakoen geroa.
Zenbat gerlari, sarraskiz gose,
odolez eta suz hordi,
Europatarrak zanpatu nahiz
iragan denik horgaindik!
Ibañetako mendi lepoa
heietaz mintza baladi,
aipa letzazke lehen-lehenik
Arrolan eta Karlandi.
Buru-gabetu, bihotzez hustu
jendalde lehertuekin,
mundu guztia nahiko zuten,
beren azpiko bategin.
Euskal jendeak, denen gatik xut,
gogor jeikitzen du jakin
mendi gain hautan, burua gora,
gizonak gizon dagotzin.
Indarkeriak ezarri mugak
kraskatzen hasi orduko,
Euskal gogoa noiz da
jauziren arranoaren pareko?
Azpilkueta bezein kartsuko
eta jakintza gaitzeko
gizon libroak noiz ote dire
Orreagatik jaliko?
Zoin den pizgarri mendietarik
jauzika doan xirripa...
Euskal-semeak, Aiten gogoa
bihotz guziaz hurrupa!
Altxa burua, denek bat kanta:
Euskal Gudua gaur aipa:
Entzunik zuen irrintzina,
xutik jar dadin Europa!
Zeige deinen Freunden, dass dir Orreaga von Benito Lertxundi gefällt:
Kommentare