Nere Ekialdean Songtext - Benito Lertxundi

Nere Ekialdean - Benito Lertxundi

Urdina itsasoari irailak eman zion,
Eta itasoak nerekin kaio bat egin zuen,
Orobat itsaso den kaioa.



Ortzimugaren bila doan treineruarekin batera,
Helmugarik gabeko ekitaldira abiatzen naiz,
Eta arraunen uherak bezala,
Biltzen eta birjaiotzen natzaio
Hegaldi bakoitzarei,
Ezaugarririk utzi gabe,
Ez baitira loturak baino.



Ilunabarretan, harrabots antzuetatik
Iheska doazenekin elkartzen aniz,
Eta zalantzan diren kezkatiek
Itxaropenez elikatzen naute.



Bere bihotzean, mugagabetasunarekin
Batzen nauen hazia daramat,
Eta egunsenti berriak pizten ditu
Nere ekialdean.



Eta behin gauaren besoetan,
Isiltasunaren ahotsa aditzean,
Euria ari du nere begietan,
Errukirik jaso ez dutenen saminez
Beterik baitaude.



Urdina itsoari irailak eman zion
Eta itsasoak nerekin kaio egin zuen,
Orobat itsaso den kaioa.


 


Video: Nere Ekialdean von Benito Lertxundi

Teilen

Zeige deinen Freunden, dass dir Nere Ekialdean von Benito Lertxundi gefällt:

Kommentare